top of page
Elebiduna euskara-frantsesa
2 - 6 urte, Lasan

Ama gazte baten nahia eta ardura bere haurraren ikasteari buruz eta emazte gazte baten maitasuna haurtzaroarentzat, izan dira gure gogoetaren oinarriak. Eta pixkanaka, Maria Montessoriren pedagogia gure buruetarat heldu da. 

Gogoeta horrek milaka idei ekarri ditu...pirka pirka, haur munduko emazte eta ama batzuk elkartu dira. Eta huna Montessori ikastetxe baten muntatzeko xedea agertu dela gure Euskal Herri barnekaldean, 2-6 urtekoer idekia eta elebiduna euskara-frantsesa. 

Burasoer hautua emaitea beren haurren eskolatzeari buruz, hau izan da gure motibazioa.

Metodo hau haurraren nortasun eta sormenaren garatzean oinarritzen da, haurraren erritmoa eta paregabetasuna errespetatuz eta bere kultura aintzinean emanez.

Manera desberdin batekin ikasi... gure haurren erroak azkartu, beren baitarik aira diten lasai...

bottom of page