Elebiduna euskara-frantsesa
2 - 6 urte, Lasan
Gure proiektu pedagogikoa
Itzulpena ixtante...
Irakurtzeko hemen klik egin
Izen emaitea
Hemen klik egin, aintzin izen emaite paperraren eskuratzeko. Imprimatu behar da eta postaz itzuli.
Haurtzaroko profesional taldea
- Maylis Etchart : Ikastetxearen zuzendaria, Montessori hezitzailea eta haur gazteen hezitzailea (EJE).
- Philomène Noullet, Montessori hezitzailea eta "Cap Petite Enfance" duena.
- Marina Lagrange Trounday, Montessori hezitzailea eta "Cap Petite Enfance" duena.
Eskolekin elkarlana
Gure proiektu pedagogikoarekin ados diren inguruetako eskola batzuekin elgarrekin lanean ari gira.
Manera hortan "Petits Lasai" -en diren haurrak, goxoki airatuko dira eskolari buruz : alabaina, aitamek hautatzen ahal dute haurra denbora osoz edo zati denboraz eramaitea Montessori ikastetxerat.
Ikastextearen antolaketa
Zuen haurrak 8etarik 18etarat errezebitzen ditugu.
8etarik 9ak arte eta 16ak30tarik 18ak arte, haurrak joko librean izanen dira.
Aktibitate libroak 9ak eta 16ak30 artean (gutti gora behera) eginen dira.
Elebitasuna
Montessori ikastetxean izanen direnean, haurrek ikasiko eta eguna biziko dute bai frantsesez eta bai euskaraz.
Hezitzaileek, haur guzier, aktibitateak bi hizkuntzetan presentatuko dituzte.
Hezitzaile bakotxak hizkuntz baten "erreferentzia" du eta ez da aldatzen ; Frantsesez ari den hezitzailea beti frantsesez ariko da haur guzieri et berdin euskaraz ari denarentzat.
Hizkuntz "erreferentzia" horrez gain, eguneko manu orokorrak, 2 egunetarik behin, frantsesez edo euskaraz emanak izanen dira.
Euskara eta frantsesa bainan ez bakarrik...
Munduari eta beste kulturer idekitzeko, atsalde batzuetan astean zehar, talde aktibitate bat proposatua izanen da inglesez edo espanolez (kantu, ixtorio... eta abar).
Xehestasunak
Sartzea
Ikastetxea 2017ko irailaren 4ean, 8 orenetan, bere ateak idekiko ditu.
Prezioa
Orenean eta irabazien arabera finkatua da ( bazkariak barne dira).
Idekitze egun eta orenak
Astelehenetik ostiralerat, 8etarik 18etarat.
Hesteak
Ikastetxea 2 astez Eguberriz (eskolako oporak), agorrileko lehen 3 asteetan eta besta egunetan zerratua izanen da.