Elebiduna euskara-frantsesa
2 - 6 urte, Lasan

Beregaintasuna eta libertatea
Oinarrizko bi ideiak dira hauek. Haurrek libroki hautatzen dute egin nahi duten aktibitatea, proposatuak direnen artean.
Baldintza bakarra : hezitzailearekin, jadanik ikusi izan behar dutela aktibitatea. Nahi duten denbora pasatzen ahal dute aktibitate batean.
Gelan, ahapetik mintzatzen ahal dira eta nahi duten bezala mugitu, lan giroa errespetatua deno.

Autodiziplina
Libertateari lotua da. Gauzatzen da bai izaiteko maneran eta bai zuzenketetan.
Norbaiten zuzenketaren beha egon ordez, haurrari proposatua zako bere baitarik bere hutsetaz ohartzea. Edozein gisaz, pedagogiaren arabera ez da "zuzenik" edo "hutsik". Aktibitate bakoitzean trebatzea eta hobetzea da helburua.

Programa
Aktibitateak erreski kokatzen diren arloetan banatuak dira : Eguneroko bizia, Zentzumenak, Hizkuntza, Matematikak, Zientzia, Musika, Artea, Historioa-Geografia.
Haurrak aktibitateak libroki hautatzen baditu ere, hezitzailea hor da bere segitzeko. Hunek ez du jakintza bat erakusten, bainan ikasteko manera bat.
Hezitzaileak behar du haurraren interesa garatu, kondutan hartuz haurraren haunditzeko garaiak, "garai sensible" horiek behar ditu begiratu, lanaren gogoa haziz bakoitzaren baitan.

Bakoitzaren erritmoaren errespetua
Beharrena da haurra konzentratua izaitea eta ez "fite" edo "emeki" joan dadin. Pedagogiak haurraren erritmoaren errespetua ezartzen du aintzinean, eta aholkutzen du ez etiketarik ezartzea, haurra ez gakotzeko.
Maria Montessorik dio, erritmoak aldatzen ahal direla egunean zehar, baita ere aktibitateen, eta haunditzeko garaien arabera, haurrak aldian aldika ikasten baitu.

Esperientziaren bidez ikasi
Abstraktua ez da transmititzen. Haurrak, konzeptuak bereganatzeko, egiazki esperimentatu behar du, bere 5 zentzuak erabiliz. Material egokitu baten bidez egiten ahalko du hori.
Haurrak hunkitzen, hartzen, konparatzen ahal ditu.

Heziketa, bizitzeko laguntza
Maria Montessorik dio haurra bere baitarik "on" dela. Helduaren begirada onak, lagunduko du bide hortan segitzen. Haurra errespetatzeko, idekitasunari buruz eraman behar da eta bizi sozial orekatu bati prestatu. Haurra lagundu konfiantsa har dezan eta bere barnean oreka bat atxeman dezan, bakarrik eta taldean untsa haunditzeko, huna Montessori heziketaren helburua.

Bakarkako aktibitatea
Aktibitate batzuk talde ttipian proposatuak badira ere, gehienak bakarka eginak dira, haur bakoitzak bere maneran, konzeptuak beregana ditzan.